Eskoriatzako garagardo feria: arrakasta borobila

Goiatz Arana Begiristain 2012ko irailaren 23a

Eskoriatzan egiten den lehen garagardo feria izan da asteburu honetakoa, baina nola joan den ikusirik oso litekeena da azkena ez izatea. Antolakuntzatik balorazio positiboa egin dute: "Jende asko ibili da eta denetarikoa, gainera: gazte, heldu eta nagusi; euskaldun eta ez euskaldun;... eta bereziki azpimarratzekoa da herriko elkarteetako kideek nahiz norbanakoek egindako lana, borondatezko lana".

Eguenetik domekara, egunero, joan da aitzakiarik gabe: bariku gaueko kontzertuekin giro ona egon zen, adibidez, eta zapatu gaua ere mugimendu handikoa izan zen, sukaldariak topera ibiltzerainokoa. Garagardoei dagokienean, berriz, arrakastatsuena Paulaner gariduna izan da.

Sukaldariak lanez lepo ibili ziren, zapatu gauean batez ere.

Zuzeneko kontzertuek giroa jartzen lagundu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak