Manuel Muñozen omenezkoa Atenea Labastidak irabazi du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko irailaren 23a

Manuel Muñozen omenezko hiruko txapelketa jokatu zuten atzo Eskoriatzan. Etxeko taldea, Orkoieneko Kirol Sport eta Atenea Labastida ibili ziren nor baino nor gehiago. Hiruetan onenak arabarrak izan ziren: Eskoriatzari 4-0 eta Kirol Sporti 4-3 irabazi zieten. Sari banaketan Arabako areto futbol federazioko Amableren eskutik jaso zuen saria Labastidako kapitainak. Gainera, Eskoriatza kirol elkarteak Manuel Muñoz senaren semeei kamisetak oparitu zizkien.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak