Mugikortasun asterako ekintza ugari

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko irailaren 21a

Eskoriatzan ere ospatuko da Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea, hilaren 23tik 28ra bitartean. Hauxe izango da leloa Hartu parte zure hiriko mugikortasun-planetan: ibili norabide egokian! eta egitarau zabalaz gozatu ahal izango da.

Egitaraua

Hilak 23, domeka

  • 10:00: Bizikleta martxa. Eskoriatza-Arrasate-Eskoriatza (18 kilometro). Eskoriatzako plazan.

Hilak 25, martitzena

  • 10:30: Erreka eguna. Auzolanean ikasleak taldetan banatu eta erreka garbitzera jaitsiko dira. Eskoriatzako plazan.
  • 17:30: Ingurumen olinpiadak. Hainbat talde lehiatuko dira. Eskoriatzako plazan.

Hilak 26, eguena

  • 16:00: Land Art tailerra. Eskoriatzako plazan.

Hilak 28, egubakoitza

  • 18:00: Skate festa. Skate parkean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak