Zaharren egoitzak gaur egun hornitzaileekiko zorrak kitatuta ditu eta egoera ekonomikoari buelta ematen dabil. “Azken bi urteetako kudeaketak zorrak sortzen ez jarraitzea eragin du, kostuak asko murriztu baititu eta dagoeneko egoitza bideragarria dela esan genezake”, aitortu digu Beñat Herce alkateak. Egoera, beraz, ez da kritikoa, baina zerbitzua prestatzen jarraitzeko derrigor zenbait egokitzapenetarako inbertsio burutu beharra dago, eta fnantzazioa falta da.
Garai batean ia 400.000 euroko zorrak azaleratu ziren, legez egin beharreko inbertsioak kontuan izan gabe. Hornitzaileekiko zorra kitatzeko zaharren egoitzak 150.000 euroko mailegu bat eskatu du, Udalari Jose Aranaren etxea saldu zion, 170.000 eurotan, eta gainontzekoa herritarren ekarpen eta baliabide propioak erabiliz ordaindu zen. Itarte familiak ere ekarpen garrantzitsua egin zuen, eta, horregatik, ekainean plaka bat jarri zuten egoitzan eskuzabaltasuna eskertzeko.
Herritarrek ere oraindik egin ditzakete ekarpenak kontu korronte hauetan: Euskadiko Kutxan, 3035 0044 82 0440028200 eta Kutxa-banken, 2101 0038 57 0012756144.
Diru beharra
Momentu hauetan egoitzan egin beharreko egokitzapen lanak hainbat dira. Garrantzitsuena legea betetzeko egokitu behar diren lau banako gelaren inbertsioa da, bigarren solairuan egongo direnak, eta igogailua ere bertaraino heltzeko lanak burutu behar dira; lehendabizi egingo diren lanak dira horiek. "Hala ere, beheko solairuko gelan, erabilera askotariko gela jarri nahi da, eta komuna egokitu eta baita jangelarako sarrera ere. Teilatua konpontzea ere behar-beharrezkoa da", dio alkateak. Horretarako, 442.300 euro aurreikusten dira.
Finantza erakundeekiko zorra
Hornitzaileekiko zorra kitatuta dago; beraz, fnantza erakundearekiko zorra geratuko litzateke ordaintzeko. 15 urtean, sei hilabeteko kuotatan ordainduko da: "Estimatzen dugu egoitza bere baliabide propioekin gai izango dela kuota horiei aurre egiteko. Dena den, hala ez balitz, Udala-rekin hitzarmen bat ere badago, inoiz ordaindu ezin badu, ordainketan laguntzeko", dio Hercek.
Inbertsioak fnantzatzeko, aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza lortu nahi da. Bere garaian 300.000 eurorekin laguntzeko konpromisoa egon zen, "baina jakin badakigu Foru Aldun-diarendako ere ez direla garairik onenak", dio alkateak. Ondorioz, ikusi egin behar.
Egoitza gaur egun
32 plaza daude egoitzan autonomoendako, mendekotasuna dutenendako eta mendekotasun han-dia dutenendako. Gehienak azken multzokoak dira eta plazak beteta daude; gaur egun itxaron-ze-rrenda dago sartzeko. Lanean, berriz, 20 lagun dabiltza.
Garagardo festa
Garagardo festa antolatzen hasteko lehenengo bilera uztailean egin zuten eta erantzuna "ezin hobea" izan zen, alkatearen hitzetan: "Boluntario gisa lagun-tzeko 100 bat pertsona inguru prest agertu dira eta bileretara etorri direnek ideia eta ekarpen oso onak egin dituzte. Bileretara nahita elkarteak deitu genituen; kontuan izanda urtero
antola daitekeela eta urtero elkarte bat edo batzuk edota proiekturen bat lagun daitekeela". Han izan ziren, besteak beste, egoitzakoak bertakoak, erretiratuak, Amuskakoak, Kirol Elkartekoak, Musika Eskolakoak, Zu Behar Zaitut proiektukoak, Eingeinkekoak eta Aitzorrotz kultur elkartekoak.
Karpa Herriko Plazan jarriko dute eta zati baten mahaiak eta aulkiak egongo dira; bestean, berriz, zutik egoteko espazioa izango da. Guztira, 200 pertsona inguru sartuko direla aurreikus-ten dute.
Hainbat garagardo motaz gain, jatekoa ere egongo da: txerri-u-kondoa, saltxitxak, patatak.. egunen baten pintxoak ere jarriko dituzte.
Oñatiko antolatzaile batekin egin zuten Eskoriatzakoek lehen hartu-emana, eta asko lagundu dietela esan digu alkateak. Gainera, materiala uzteko prest agertu dira, eta asko eskertzen dute jasotako laguntza.
Bukatzeko, herritarrei mezu hau bidali nahi izan die Beñat Herce Eskoriatzako alkateak: "Anima daitezela, asteburu polita izango da eta ekitalditxo batzuk ere antolatuko ditugu. Azken fnean, ondo pasatuz, kausa bati lagunduko diogu".