Eman daiteke izena hilaren 24an hasiko diren kiroldegiko kirol jardueretan

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko irailaren 17a

Aurten beste urte batzuetan baino lehenago hasiko dira kirol jarduera guztiak, datorren astelehenean, hain zuzen, bai lehorrekoak eta baita uretakoak ere.

Jarduera berri hauek izango dira: core-lan, enborra lantzeko ariketa berritzailea; tonifikazioa, gorputz osoaren tonu muskularra garatzeko; mutltifitnes, egoera onean egoteko; eta hirugarren adineko gimnasia, adin horretarako behar zehatzei erantzuteko gimnasia leuna.


Beste urte batzuetan bezala, pilates, spinnig eta aikido ere eskainiko dira.

Uretako jarduerak

Igerilekuan ere jarduera berriak daude: igeriketa hastapena 2009 eta 2010ean jaiotako umeentzat; eta hirugarren adineko igeriketa.


Gainera, aquagym-eko eskaintza zabalagoa da aurten; klaseak eskainiko dira goizetan, eguerdian eta arratsaldean. Eta iaz bezala 4-10 urte bitarteko umeentzat eta helduentzat igeriketa ikastaroak ere izango dira (hastapena eta hobekuntza).

Izen-ematea kiroldegian

Kirol jarduera guztiak datorren astelehenean hasiko dira. Izen-emate epea zabalik dago eta matrikulatzeko kiroldegitik pasatu behar da izen-emate orria betetzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak