Hilaren 24a baino lehen eman behar da izena Amuskaren ikastaroetarako

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko irailaren 17a

Amuska emakume taldeak urrian hasiko ditu otsailera bitarteko ikastaroak. Izena hilaren 24a baino lehen eman beharko da, eta horretarako, bazkideek 35 euro eta gainontzekoek 50 euro sartu beharko dituzte Euskadiko Kutxaren kontu honetan: 3035 0044 85 0441021091.

Hauek dira eskainiko dituzten ikastaroak: joskintza, ehoziri lanak eta bainika, olio-pintura, patchwork, eskulanak eta antzerki tailerra.


Informazio gehiagorako idatzi amuska-esko@hotmail.com helbidera edo deitu 699 786 684 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak