San Juan kaleko jaia, zapatuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko irailaren 11

Aurten X. San Juan kaleko jaia ospatuko dute Eskoriatzan. Goizetik trikitilari eta txistulariekin kalejira izango da, San Pedro elizan meza izango dute gero, eta txikiteo ostean, herri bazkaria egingo dute Egokiena elkartean. Dantzaldiarekin emango diete amaiera festari San Juanekoek. Antolaketa lanak ondo joateko, bazkarira joan nahi dutenek 25 euroko diru-sarrera egin beharko dute Euskadiko Kutxan kontu korronte honetan: 3035 0044 80 0441000737.

Zapatuko egitaraua

11:00: Jaiari hasiera emateko etxafleroak bota eta trikitilari eta txistulariekin kalejira

12:30: Egokiena elkarteko plazan elkartu eta soinuaren laguntzarekin elizarantz abiatuko dira

13:00: San Pedro Elizan, Meza Santua

13:30 - 14:30: Musikarien laguntzarekin txikiteoa

14:30: Egokiena elkartean, herri bazkaria. Jarraian dantzaldia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak