Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak datorren hilaren 21ean izango dira eta horietan botoa emateko eskumena duten Eskoriatzako herritarren zerrenda ikusgai dago, aztertu eta erreklamazioak aurkezteko. Astelehenean ipini zuten jendaurrean eta astebetez izango da ikusgai, hilaren 10era arte. Informazio gehiago jaso nahi duenak udaletxeko arreta zerbitzura dei dezake 943 71 44 07 edo udala@eskoriatza.net helbidera idatz dezake.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.