Olazarkoekin Galiziara joateko izen-ematea zabalik dago

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko uztailaren 25a

Olazar erretiratuen elkarteak Galiziara irteera antolatu du urriaren 1etik 7ra bitartean. Bidaiara joateko dagoeneko eman daiteke izena Olazar jubilatu etxeko bulegoetan, eta horretarako, aukera egongo da irailaren 13ra bitartean. Bulego ordutegian eman ahalko da izena 11:00etatik 12:30etara bitartean.

Honako toki hauek bisitatuko dituzte Galiziara joaten direnek: A Coruña, Noia, Muro, Morte-Fisterrako kosta, Santiago de Compostela, Pontevedra, Poio, Combarro, O Grove,  La Toja eta Sansenxo.

Prezioa 290 eurokoa izango da, bidaia asegurua barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak