Udalekuetako azken eguna apar festarekin eta azken jaiarekin ospatuko dute 220 gaztetxok

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko uztailaren 19a

Hiru asteren ondoren, bihar, egubakoitza, emango diete bukaera udalekuei Eskoriatzako 220 gaztetxok. Agurtzeko egun borobila izango dute, gainera; izan ere, urtero egiten duten azken jaiaz gain, apar festa ere izango dute.

San Pedro jaietan Euskal Jaiaren egunean eguraldiagatik bertan behera gelditu zen aurreikusita zegoen apar festa; horren ondorioz, udalekuetako azken eguna aprobetxatuko dute apar festa hori egiteko. Gaztetxoak desiratzen daude egun handirako, eta seguru primeran pasako dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak