Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu tituluaren 4. edizioa gertu

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uztailaren 18a

Urrian jarriko da martxan, XXI. mendeko galdegaiei begira, euskal kulturgintzaren transmisioa ipar duen formazio-eskaintzaren laugarren edizioa, MUren eskutik. Gure kulturgintza modernoaren protagonistek –aditu eta aritu– bildutako esperientziaren transmisioa bideratzen hasita daude Huhezin azken urteotan eta bide horretatik jarraituko dute datorren ikasturtean ere. 2012ko urriaren 3tik 2013ko ekainaren 5era izango da eta eskolak eguazten arratsaldetan izango dira, 15:00etatik 20:00etara, Eskoriatzan. Matrikula egiteko epea: ekainaren 1etik irailaren 30era. Prezioa: 2.250 euro. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak