Garagardo festa solidarioa antolatzeko bilera egingo dute

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko uztailaren 17a

Bihar, eguaztena, egingo da bilera kultura etxean 18:30ean. Laguntza emateko prest dauden pertsona guztiak daude bilera horretara gonbidatuta eta Udaletik gainera diote festa hori antolatu ahal izateko eskoriatzarren laguntza "beharrezkoa" izango dela. Irailaren 20, 21, 22 eta 23rako hasi da Eskoriatzako Udala garagardo festa solidarioa antolatzen.

Egoitzako patronatuaren eskaera bati erantzunez antolatuko dute festa eta bertan batutako dirua zaharren egoitzara bideratuko dute egoitza diru premian dagoelako.

Udaletik espero dute lagun guztien elkarlanarekin, indarrarekin eta lanarekin, irten daitekeela talderen bat horretan laguntzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak