Udalak dei egin die eskoriatzarrei esanaz "gizalegez jokatzeko, guztion artean geurea zaintzeko, eta herria eta bere inguruak errespetatu eta mantentzeko".
Gaur gauean Alberka inguruan apurketak egin dituzte hainbat lagunek. Astelehenaz geroztik, auzolandegian dauden 15 gazte Alberka ingurua txukuntxen eta konpontzen dabiltza, bada, horiek egindako lana apurtu dute gaur gauean. Garbitutako lekuak lokatzaz beteta agertu dira, jarritako hesiak errekara botata, egindakoa apurtuta... horrela aurkitu dute auzolandegiko gazteek Alberka ingurua.
Udalak dei egin die eskoriatzarrei esanaz "gizalegez jokatzeko, guztion artean geurea zaintzeko, eta herria eta bere inguruak errespetatu eta mantentzeko".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.