Eskoriatzako udalekuetako gaztetxoek ospatu dituzte San Fermin jaiak

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko uztailaren 5a

San Fermin jaiak hasi aurretik, eguenean, ospatu dituzte San Fermin jaiak Eskoriatzako udalekuetako 220 gaztetxok. Guztiak txuriz jantzita eta zapi gorriarekin joan dira udalekuetara eta entzierro berezian korrika egiteko aukera izan dute. Primeran pasa dute gaztetxoek.

Egubakoitza, hilak 6, txangoak egiteko aprobetxatuko dute. Haur hezkuntzako umeak Bolibarrera joango dira; lehen hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailakoak, berriz, Apotzara; hirugarren eta laugarren mailakoak Mendiolara eta bosgarren eta seigarren mailakoak Atxorrotzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak