Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea Eskoriatzan martitzenean, hilak 10, bukatzen denez, helbideratutako ordainagiriak eguaztenean, hilak 4, kargatu ziren zergadunaren banketxeko kontuan. Norbait konturatzen bada egun horretan ez zitzaiola kargatu, udaletxera joan daiteke ordainagiria jasotzera, eta horrela, kopurua bankuan ordaindu dezake martitzena baino lehen. Gogoratu, epe hori pasatu ostean dagokion errekargua ordaindu beharko dela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.