Ikuskizun polita eskaini zuten Garfe enpresako pilotariek egubakoitzean, Eskoriatzako jaietan. Lau t'erdi barruan, Chafeek 22 eta 17 irabazi zion Mendizabal I.ari. Biek jokatu zuten ondo, eta partidu gogorra izan zen. Bigarren partiduan, Mikel Goñi eta Galartza VI.ak 22 eta 18 irabazi zieten Capellan eta Goñi III.ari. Ikusteko oso lehia polita izan zen hau ere, modu ikusgarrian amaitutako tantoekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.