Jende ugari batu zen atzo arratsaldean plazan Neskakabaret ikuskizuna ikusteko. Lurrean baina gorputza era ikaragarrian bihurrituz, zein airean, oihaletatik edo trapeziotik zintzilik, akrobazia ikusgarriak egin zituzten taldeko kideek. Jendeak txaloz eskertu zuen haien ahalegina, eta tarteka euri apur bat egiten zuen arren, bertan jarraitu zuten ikuskizuna amaitu bitartean, sarri harriduraz begira, denbora denean gustura. Neskakabaretekoek arazo teknikoren bat izan zuten eta ezin izan zuten euren ikuskizuna erabat nahi moduan burutu, baina begira egondakoak pozik geratu ziren ikusitakoarekin.
Frontoian ere ondo
Frontoian, berriz, pilota ikuskizun polita eskaini zuten Garfe enpresako pilotariek. Lehenengo, lau t'erdi barruan, Chafeek 22 eta 17 irabazi zion Mendizabal I.ari. Bi pilotariek jokatu zuten ondo, eta partidu gogorra izan zen azkenerako.
Bigarren partiduan Mikel Goñi eta Galartza VI.ak 22 eta 18 irabazi zieten Capellan eta Fernando Goñiri. Ikusteko oso partidu polita izan zen hau ere eta, hanka-sartzeak ere izan arren, asko izan ziren modu ikusgarrian amaitutako tantoak. Itxura polita hartu zuen Eskoriatzako frontoiak, eta joandakoek gozatu egin zuten pilota ikuskizunarekin.
Eta gaur zer?
Gaur jarraipena izango dute Eskoriatzako San Pedroek. Hona hemen egitaraua:
12:00 Kartoizko zezenekin entzierro txikia museotik Intxaurtxuetara (kiroldegi aurreko plazara).
Bertan, errekortadore eskola ibiltaria.
12:00 Herriko hildakoen aldeko meza.
13:00 Tolin el Mariachi plazan.
15:30 XXI. Mus txapelketa Gernika plazan.
Izen ematea: 30 euro bikotea.
Sariak:
- Jasotako diruaren %50a, txapela, gazta eta txakolina.
- Jasotako diruaren %25a eta gazta.
- Jasotako diruaren %15a eta txakolina.
- Jasotako diruaren %10a.
18:30 Haurren danborrada.
19:45 Koadrilen arteko jokuak. Eskoitzako II. banderia.
23:00 Spikedrivers tadea Gorosarri plazan.
24:00 Triki trake taldearekin dantzaldia plazan.