Eskoriatzako San Pedro jaiak

Goiatz Arana Begiristain 2012ko eka. 28a, 20:48

Festa-kanpai eta txupinazoarekin eguenean Sanpedroei hasiera emanda, eskoriatzarrak jai giroan murgilduta ibiliko dira domekara arte. Adin eta gustu guztietarako egitaraua prestatu dute aurten ere. 

Ekainak 28, eguena, bezpera

12:00 Umeentzako margo lehiaketa herriko plazan (4-12 urte).

13:00 Margo lehiaketaren sari banaketa plazan.

17:00 Futbolin txapelketa gaztelekuan.

17:00 Itartetarrak erakusketaren inaugurazioa Ibarraundi museoan.

18:00 Jaiei hasiera emateko festa-kanpaiak eta txupinazoa herriko plazan.

Aurtengo pregoia Olazar jubilatuen elkarteak egingo du.

Ondoren: Musika Eskolako bandaren kalejira eta txistulariak buruhandiekin.

19:00 Eskulanak erakusketaren inaugurazioa Kultura Etxean.

19:00 Kale ikuskizuna: Oilaskoetxea.

19:30 Parrokiako abesbatzak Eduardo Gorosarriren Salvea abestuko du San Pedro elizan.

20:00 Joselu Anaiak taldearekin dantza herriko plazan.

22:30 Nagusien danborrada.

22:30 Berriro ere dantza plazan Joselu Anaiak taldearekin.

Ondoren: Berriro ere dantzaldia plazan Dantzaldi taldearekin.

 

Ekainak 29, ostirala, San Pedro eguna

11:00 Eskoriatzako txistulari taldearekin kalejira.

11:40 Elizbira.

12:00 Meza nagusia San Pedro elizan, parrokiako abesbatzaren parte hartzearekin.

12:30 Poxpolo eta konpainia pailazoak Gorosarri plazan.

13:15 Musika Eskolako bandaren kontzertua herriko plazan.

17:00 Bat irabazteko lehiaketa plazan.

18:30 Esku pilota partiduak pilotalekuan.

  • Lau t´erdiko partidua: Mendizabal - Chafee.
  • Eskuz binakako partidua: Mikel Goñi eta Galarza VI – Capellan eta Goñi III.

Prezioa: aurrez 10 euro; leihatilan, 12.

Sarrerak salgai Zarauztarra tabernan eta Manuel Muñoz kiroldegian.

19:00 Neskakabaret kale ikuskizuna plazan.

20:00 Alaiki taldearekin dantzaldia plazan.

23:00 Burrunba Kelele Eskoriatzako batukada plazan.

23:15 Herri taupadak ikuskizuna plazan.

Ondoren: Alaiki taldearekin dantzaldia plazan.

 

Ekainak 30, larunbata

11:00 Herriko txistulari taldearekin kalejira.

12:00 Kartoizko zezenekin entzierro txikia museotik Intxaurtxuetara (kiroldegi aurreko plazara).

Bertan, errekortadore eskola ibiltaria.

12:00 Herriko hildakoen aldeko meza.

13:00 Tolin el Mariachi plazan.

15:30 XXI. Mus txapelketa Gernika plazan.

Izen ematea: 30 euro bikotea.

Sariak:

  1. Jasotako diruaren %50a, txapela, gazta eta txakolina.
  2. Jasotako diruaren %25a eta gazta.
  3. Jasotako diruaren %15a eta txakolina.
  4. Jasotako diruaren %10a.

18:30 Haurren danborrada.

19:45 Koadrilen arteko jokuak. Eskoitzako II. banderia.

23:00 Spikedrivers tadea Gorosarri plazan.

24:00 Triki trake taldearekin dantzaldia plazan.

 

Uztailak 1, igandea, Euskal Jaia

11:00 Eskoriatzako txistularien kalejira.

12:30 Talogileak eta sagardo kupelak herriko plazan.

13:00 Musika Eskolako dantza taldea plazan.

13:30 Trikitilari Eskolako ikasleekin kalejira.

14:30 Herri bazkaria Santa Mariñe plazan.

Lekua erreserbatzeko: 943 71 46 88 edo kultura@eskoriatza.net.

Prezioa: 20 euro, umeek 10. Txartelak salgai: Inkernun eta Goxotxikin.

Txartelak hartzeko azken eguna: ekainak 25, astelehena.

Menua:

  • Helduak: sarrerak (urdaiazpikoa, solomoa, txorizoa), bakailao tortilla, saiheskia, gazta menbriloarekin eta intxaurrak. Kafea eta pattarra.
  • Umeak: zukua, makarroiak, burruntzi-pintxoak eta jogurta.

16:30 Apar festa Santa Mariñe plazan.

19:00 VI. Sanpedruetako Kantu Txapelketa herriko plazan.

Parte hartu ahal izango da koadrilaka edo banaka, baina beti 16 urtetik gorakoak egonez gero taldean. Saria: 300 euro.

21:00 Ingoaldeu taldearekin dantzaldia herriko plazan.

24:00 Jaiei bukaera emateko bandera jaitsiera eta trumoikada.

12:00-14:00 eta 17:00-21:00, umeentzako parkea Intxaurtxuetan (kiroldegi aurrean).

 

Uztailak 7, larunbata

Gatzagako XVI. auto igoera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak