Egunero izango dute umeek zerekin ondo ibili

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko eka. 28a, 12:02

Egunero-egunero izango dute ume eta gaztetxoek zerekin ondo pasa jaietan. Besteak beste, eskoriatzar txikienek hain gustuko dituzten Poxpolo eta Mokolo pailazoak etorriko dira, ikuskizun berria, Martxa izenekoa, estreinatzera. San Pedro egunean izango da, Gorosarri plazan, 12:30ean.

San Pedro bezperan, eguenean, hasiko dira ekintzak, urteroko margo lehiaketarekin. 4 eta 12 urte arteko umeek parte har dezakete, eta, 12:00etan hasita, ordu bete izango dute gustuko marrazkia egin eta margotzeko. Sariak 13:00etan banatuko dituzte. Hori dena Herriko Plazan izango da.


Arratsaldean, ume eta gurasoek elkarrekin ikusteko eta barre egiteko moduko Oilaskoetxea kale antzerkia izango da, 19:00etan.


Entzierro txikia


Zapatuan, ekainaren 30ean, hitzordu politenetariko bat dute umeek. Izan ere, zezenekin kalean gora eta behera ibiliko dira; kartoizko zezenekin, hori bai. Aurten, jaietako azken txanparako antolatu du Udalak ekintza hori, eta ez jai hasierarako, iaz bezala. 12:00etan hasiko da kartoizko zezenen entzierro txikia, estankotik Santa Mariñe plazaraino. Han, errekortadore eskola ibiltari- koen erakustaldiarekin gozatu ahal izango dute umeek.
Eta jaiak fresko-fresko bukatzeko, apar festa baino hoberik ez dago. Uztailaren 1ean, bai- nujantzia eta txankletak ipini eta joan Gorosarri plazara!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak