Eskoitzako II. Banderia jokatuko dute koadrilek

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko eka. 28a, 12:01

Lehia dibertigarria egingo dute herriko gazte koadrilek San Pedro biharamun egunean, hilaren 30ean: Eskoitzako II. Banderia jokatuko dute koadrilek.

Lehe- nengo, hainbat joko egingo dituz- te, txapelketa eran, iazko modu- ra. Lerro hauek idazterakoan oraindik guztiz erabakitzeko zegoen arren, ia segurua da iaz bezala egingo dutela: jokoetan puntuak banatuko dira, eta koa- drila bakoitzak lortu dituen pun- tuen arabera, azken estropadan irteteko posizio bat edo beste bat izango du. Estropada errekan jokatuko da eta hura izango da txapelketaren une zirraragarriena, hortaz.


Estropada irabazten duen koadrilak Eskoriatzako bandera eta sari sorpresa izango ditu.


Joko-ibilbidea


Izenematea zabalik zegoen hona- ko lerroak idazterakoan, eta antolatzaileek, gutxienez, iaz adinako parte-hartzea espero zuten: 10 bat talde. Jokoak iazko antzekoak izango dira: iaz zaku -lasterketa, pilota saltokariak,
plastiko bustiaren gainean zer- bitzari izatea... egin zituzten, eta jokoak egin ahala ibilbide bat egin zuten koadrilek, Herriko Plazan hasi eta Santa Mariñe plazan bukatuta.


Iazkoa nola joan zen ikusita, gauza batzuk egokitu egin dituzte: plazako jokoak azkarragoak izan- go dira, umeen danborradarekin batera ez daitezen izan; zaku-las- terketa geroago hasiko da...


Oro har, baina, iazko ikuski- zuna gustuko izan zutenek aurten errepikatzeko modua izango dute, 19:45ean hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak