Neskak, arriskua eta umorea

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko eka. 28a, 12:00

San Pedro egunean, hilaren 29an herrian daudenek hainbat kale ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute.
Ikuskizun berezienetako bat 19:00etan izango da: emakumeek egindako kale ikuskizuna, NeskaKabaret izenekoa.

Ekoizleak, Gloria Peonek, honakoa aurre- ratu du: "Saio arriskutsuak egin- go ditugu, zirkoa hori baita, arriskua; eta Eskoriatza txundi- tuko dugu arriskuarekin, baina umore askorekin ere bai". Aire- ko saioak, altuera handian zin- tzilik egotekoak beti dauzka NeskaKabaret-ek.


"Agertokian egote bat da"


NeskaKabaret 2008. urteko Fes- ticlown-en sortu zen. Bertan, Gloria Peoni neurrira egindako ikuskizuna eskatu zioten, ema- kumeek egindakoa. Ordurako ikuskizuna sortuta zeukaten emakume artistak bilatu zituen Peonek; lan zaila, onartzen duen moduan: "Asko kostatu zitzaidan bakarrik, gizonezko lankide bako ikuskizunak zeuzkaten neskak topatzea. Hala ere, pix- kana-pixkana, neska artisten proposamen piloa jasotzen hasi ginen. Gaur egun, kalitatearen arabera aukeratzen ditugu, eta proposamen gehiago jasotzeko zabalik gaude".


Gloria Peonek esaten duenez, "NeskaKabaret-en, artista bakoi- tzak bere ikuskizuna egiten du, baina gainerako artistek babes- tuta. Asmoa ez da ezer kontatzea, eta ez dauka mezu feministarik ere; agertokian egote bat da, ema- kumetasuna han egotea, alderdi, forma eta kolore guztietan; eta ikuskizunaren bidez erakustea ze polita den emakume guztiok batzea eta zerbait sortzea".


NeskaKabaret-en emakumetasuna zelan agertzen den jakiteko, onena ikustera joatea da, sortzaileak gomendatzen digun moduan; izan ere, "emakumeta- suna bakoitzak egiten duen ema- naldian igartzen da, oso femeni- noak direlako, eta bakoitzak emakumetasuna sentitzen duen moduan bilatzen duelako. Oso zaila da hitzetan ipintzea".
Bere iritziz, gainera, ikuski- zuna "oso bestelakoa" izango litzateke gizonezko artistek egin- go balute: "Ez hobea ez okerragoa, oso bestelakoa, bakarrik. Izan ere, ikuskizuna egiten dugunean, askatasunez adierazi gaitezke, ez gara lotsatzen, ez dugu uste gure ideiak txepelak direnik... gidoia egiteko askatasuna dugu, eta, gure esperientziaren arabe- ra, ez genuke neurri berean izan- go gizonezkoekin lan egin behar- ko bagenu".


Ikuskizun sorpresa


Eguneko ikuskizunak ez dira hor bukatuko; izan ere, egun berean, San Pedro egunean, herrian dauden eskoriatzarrek sorpresa poli- ta izango dute. Horretarako, 23:00etan, Herriko plazara joan beharko dira. Han, beste ikuski- zun bat izango dute: Herriaren taupada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak