Itarte familiari buruzko erakusketa inauguratuko dute gaur Ibarraundin

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko eka. 28a, 12:16

Itarte Eskoriatzan bizi izan den familia aberatsa da eta horien istorioak irakurri eta familia horren zenbait altzari ikusi ahal izango dira, besteak beste, gaur 17:00ean Ibarraundi museoan zabalduko duten erakusketan. Bide batez, Zaharren Egoitzako Patronatuak egoitzan plaka jarriko du etengabe jaso duen laguntza eskertzeko.

Itarte Eskoriatzan bizi izan den familia aberatsa da. Urte askoan atzera egin daitekeen arren, erakusketa Jose Francisco Hermenegildo Itarte Eginorekin hasiko dute. Izen handiko abokatua izan zen gizon horrek urte asko politikan eman zituen; probintziako diputatu izan zen, estatuko senatari eta baita Eskoriatzako alkate ere. Familia aberatseko Casilda Alberdirekin ezkondu zen eta bost seme alaba izan zituen, tartean, erakusketako bigarren protagonista den Jose Antonio. 

Jose Antonio Itarte Alberdi abokatua zen aita bezala. 1941ean TESA sortzeko kapitala jarri zuen eta bertako zuzendari lanetan hasi zen. Rosa Zaragüetarekin ezkondu eta seme bakarra izan zuten: Jose Antonio Itarte Zaragüeta. Familiako ohiturari jarraituaz, zuzenbidea ikasi zuen, baina baita ingeniaritza ere. Aita hil zenean, TESAko zuzendaritza hartu zuen eta izugarrizko bultzada eman zion, duela gutxi TESA multinazional bati saldu zion arte.

Ibarraundiko ordutegia

Jaietan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00tik 20:00etara.

Uztailaren 2tik 13ra: 10:00tatik 14:00tara eta 18:00tatik 20:00tara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak