Gernika plazan 130 erretiratu inguru elkartu ziren egubakoitz arratsaldean, dagoeneko urteroko zita bihurtu den meriendan. Urdaiazpikoa, txorizoa, solomoa, patata tortilla, piper betea eta flana jan zituzten eta Jasone Orbegozo Olazar erretiratuen elkarteko diruzainak balorazio "oso positiboa" egin zuen. Joan zen asteburuan ospatu zuten Olazarren 25. urteurrena, baina egubakoitz honetan ere lagun ugari murgildu ziren festan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.