Herriko plazako oholtza gainera igo ziren 70-80 ume eta gaztetxo inguru egubakoitz arratsaldean egindako kurtso amaierako musika eskolaren kontzertuan. Gaztetxoak alde batetik "urduri" zeudela aitortu ziguten horrenbeste jenderen aurrean ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi behar zutelako, baina, aldi berean "pozik" ere bazeudela esan ziguten beste batzuek euren lanarekin gozatu ahal izan zutelako. Gurasoek ere gustura ikusi zituzten euren seme-alabek egindako lana.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.