Eguerditik izango da, baina, zertaz gozatu Eskoriatzan. 13:00ean gimnasia erritmiko erakustaldia egongo da pilotalekuan, eta arratsaldean, 18:00ean txorimaloaren bila egingo dute eta 19:00ean etxeko txikienek korrika egiteko aukera izango dute buruhandiekin.