Zapatisten baloreak zabaldu eta erakutsi nahi izan dituztela azaldu zuen zapatuan Yurre Romaratezabalek. Eskoriatzako Aste Zapatistako antolatzailea da eta pozik dago asteak emandakoarekin: "Ekintza gehienek erantzun ona izan dute eta pozik gaude. Beste mundu bat eta beste printzipio eta balore batzuk posible direla erakutsi nahi izan dugu".