Zein da Aste Zapatistaren helburua?
Maitasun, umore eta gizatasun handiagoarekin jendeari beste mundu bat posible dela erakutsi nahi diogu. Badira 18 urte Txiapasera joaten naizela, eta dirua ere bidaltzen dugu. Bada, aste honetako ekintzekin kontzientzia sortu nahi dugu.
Zer moduz joan dira orain arteko ekitaldiak?
Nahiko ondo joan dira. Plaza dekoratu genuen, Mexikoko Puebla estatuan bizi diren indigenen hitzaldian 13 lagun egon ginen, auzolanari buruzkoan 12 elkartu ginen... Askotariko jendea etorri da eta orain arteko balorazioa ona da.
Domekara arte izango da jaia, ezta?
Bai; zapatua izango da egun handia, eta herritarrak ekintzetan parte hartzera animatu nahi ditugu. Bazkarian, adibidez, janari mexikarra, menu begetarianoa eta mojitoa egongo dira. Hau guztion herria da, horrelako ekintzekin bertako eta kanpoko jendea nahastea nahi dugu, jende desberdina batera egotea. Hori guztia, alaitasun eta denuntzia ukituarekin.
-----------------
Egitaraua
EGUBAKOITZA
20:00 Autogestioaren hitzaldia.
ZAPATUA
12:00 Txupinazo zapatista.
12:30 Rosa Sanchez abeslariaren kontzertua.
13:00 Film laburra.
14:30 Herri bazkaria.
16:30 Perkusioa.
17:00 Erregea eta bufoia.
21:30 Kontzertuak.
DOMEKA
18:00 Ekialdeko dantzak.