Herritarrek ikusgai dituzte 2011ko Udal kontuak eta kontabilitate egoera agiriak

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko ekainaren 14a

Udal honetako kontuhartzailetza departamenduan ikusgai jarrita daude dagoeneko 2011 ekitaldiko urteko kontuak eta kontabilitate egoera agiriak, baita 2011ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa ere, horren frogagiriekin eta kontuen Batzorde Bereziaren txostenarekin batera. Herritarren eskura daude, beraz, agiri horiek guztiak eta nahi duen eskoriatzarrak,  agiri horiek azter ditzake.

Gainera, egoki iritzitako alegazio eta oharpenak aurkezteko aukera izango dute herritarrek Eskoriatzako Udaleko Sarrera Erregistroan, bulego orduetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak