Udako oporrak datozela-eta, irakasle, amantal, jolastordu eta eskolako lagunei agur esateko garaia heldu zitzaien zapatuan Luis Ezeizako txikiei. Ikasle, irakasle eta gurasoak herriko plazaz jabetu ziren eta iluntzera arte jardun zuten dantzan, jolasean eta abesten. Bazkaria ere izan zuten, ikasturtea agurtu, ikaskide eta gelei "gero arte" esan eta udako oporrei ongi-etorria emateko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.