"Herritar gehienek mobil zenbakia uzten dute eurekin harremanetan jartzeko. SMS sistemarekin, mezua jasoko dutela ziurtatzen dugu, telefonoz deitu arren beti ez dutelako posible izaten deiari erantzutea", azaldu du Beñat Herce alkateak.
Liburutegian probatu zuten sistema, herritarrek eskatuta zuten liburua heldu dela abisatzeko, adibidez, eta egun ere SMS bidez bidaltzen dituzte horrelako abisuak edo oharrak udal bibliotekatik. Aurrerantzean gainerako udal zerbitzuek ere berdin egingo dute. "Ez dago esaterik kirol zerbitzua edo gizarte zerbitzua, adibidez, noiz hasiko diren horretan. Departamendu bakoitzak aztertuko du zertarako erabil dezakeen SMS sistema eta horren arabera hasiko dira erabiltzen", gaineratu du Hercek.