Atez ateko bilketaren proposamena onartu du osokoak, hiru ezezkorekin

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko ekainaren 5a

EAJko Aitor Urrutiak, PSE-EEko Jose Luis Canterok eta Bilduko Arantza Iregik ezezko botoa eman diote. Bilduko gainerako bost zinegotziek eta elizateetako biek, baiezkoa. Ezker Anitza alderdiko Juan Luis Merino ez zen atzoko osokoan egon.

Hiri hondakinen kudeaketari buruzko mozioan atez ateko sistema proposatu zuen atzoko ez ohiko bilkuran Bilduk, "dauden sistemen artean onena delako", Beñat Herce alkateak esan zuen bezala. Eta puntu horrek hartu zituen bi ordu eta laurden iraun zuen osokoaren minutu gehienak; EAJko eta Bilduko ordezkarien arteko eztabaida nagusitu zen. Zinegotziek banan banan eman zuten botoa: osokoan zeuden hamarretatik zazpik baiezkoa, eta hiruk, ezezkoa.

Atez atekoaren sistema bera 2013an martxan jartzea da asmoa, baina bitartean urratsak ematen jarraituko dutela adierazi zuen alkateak. "Autopostaiak, esaterako, erantzun ona izan du herrian eta hori landuko dugu. Lur eremurik ez duten herritarrei ere eman gura diegu laguntza autokonpostairako", azaldu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak