Paul Rios: "Gure artean topatu beharko dugu irtenbide bat"

Usoa Agirre 2012ko ekainaren 1a

Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak hitzaldia eskaini zuen atzo, eguena, Eskoriatzako Batzokian. Aieteko bake konferentziaren bultzatzaile izan zen Lokarri eta Euskal Herriko bake prozesuaren inguruan jardun zuen.

Riosek aipatu zuenez, bake prozesua errotzeko zailtasunak daude eta Madrillgo gobernuak duen jarrera itxia salatu zuen. Euskal Herrian beste giro bat dagoela aipatu zuen, badagoela konfiantza eta komunikazioa alderdi politiko ezberdinen artean.

Madrilgo gobernuak ez badu ezer egiten esan zuen Euskal Herrian topatu beharko dugula konponbidea eta irtenbidea. Horretarako, garrantzizkotzat jo zuen Euskal Herriko indar politiko guztien arteko koordinazioa eta elkarrizketa martxan jartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak