Rock melodikoa Inkernun, On talde berriaren eskutik

Usoa Agirre 2012ko ekainaren 1a

Danbaka Musika Lehiaketako azken edizioa irabazi zuten Xarma taldeko Itsaso Gutierrez (ahotsa eta gitarra) eta Denis Alberdik (bateria) talde berria osatu dute Ibai Suarezekin (baxua) batera: On musika taldea. Gaur, egubakoitza, kontzertua eskainikok dute Eskoriatzako Inkernun, 22:00etan.

Gutierrezek azaldu digunez, rock munduan oso ohikoak ez diren emakumeekin lotutako gaiak lantzen dituzte abestietan: bulimia, emakumeek maitasuna bizitzeko modua, familiako kideen zaintza, tratu txarrak... Rocka "askatzeko baliabide" moduan ikusten du Gutierrezek eta orain arte batez ere "gizonezkoen musika estiloa" izan denez, hegemonia hori "puskatu" nahi dute. Hori guztia, rock melodikoa oinarri hartuta.  

Disko berria

Uztailean lehen lana grabatzeari ekingo diote Bilbon. Eskoriatzako Inkernun taldea ezagutzera emateko zuzenekoa eskainiko dute, gaueko 22:00etan. Informazioa gehiago duzue www.onmusika.com helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak