Azkenean 17 izan dira domeka eguerdian Eskoriatzako plazan jarritako postuak. Haietan denetarik: arropa, jostailuak, liburuak... "Aurreko edizioan arropa izan zen batez ere, oraingoan banatuago egon da", zioen Arantxa Untzueta Udaleko Kultura teknikariak.
Salmentei dagokienez ere alde apur bat bai. Gutxixeago saldu da oraingoan, baina "kontuan izan behar da aurreko urtean hauteskunde egunean egokitu zela azoka". Eta gehiago saltzeko, estrategia bat baino gehiago: batzuek oso merke jarri dute dena hasieratik eta asko saldu ei dute; beste batzuek, berriz, salmentak handitze aldera jaitsi egin dituzte prezioak denbora pasa ahala.
Herritarrak dira –Arrasate eta Aretxabaletakoak ere bai– Eskoriatzako azokan postua jartzen dutenak eta, Unzuetaren arabera, pozik geratu dira, lortutako dirutxoengatik baino gehiago erabilerarik eman gabe etxean zituztenak gainetik kendu izanagatik, jakinda, geinera, beste batzuen probetxurako izan daitezkeela.