Orain dela bi urte aurkeztu zuten lehendabizikoz antzezlan hau, baina oraingo emanaldirako berrikuntzak gehitu dizkiote. Besteak beste, aktore berriak sartu dira taldera eta gidoia ere moldatu dute.
Umore ukituan, kritika
Printzearen esanetara, bere idealak albo batera utzita, bizi den errauskine da protagonista. Triste bizi den printzesa. Baina halako batean konturatzen da berak eraiki behar duela bere poztasuna. Hala, antzezlanak emakumeoi erakusten digu ez garela nork salbatuko gaituen zain egon behar; ez garela DJ, kamioilari edo printze baten zain egon behar.
Bestalde, ipuin tradizionaletan emakumeak izan duen papera ere kritikatzen da. Adibidez, obran azaltzen den sagutxo pinpirinak esaten du: "Bizitza osoa daramagu itxaroten eskua eska diezaguten eta bizia eskatzen digute". Hori onartezina da, eta hala, Duo Dinamicoren Resistire kantarekin amaitzen da antzezlana.
Ikusleak pozik irten ziren aretotik, nahiko barre eginda.