18 postu domekan plazan egingo duten bigarren eskuko azokan

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko maiatzaren 25a

Denetarik egongo da: arropa, jostailuak, liburuak ... Eskoriatzarrek ez ezik,  Aretxabaleta eta Arrasatekoek ere jarriko dituzte postuak. Oraindik posible da izena ematea.

Domekan egingo dute joan den asteburuan egitekoak ziren bigarren eskuko produktuen azoka. Joan den domekan ziren egitekoak baina bertan behera gelditu zen eguraldi txarragatik, euriagatik, eta asteburu honetan egingo dute.

18 postu
Bigarren eskuko produktuen azoka honetan 18 postu egongo dira, gutxienez, eta denetariko produktuak izango dituzte: arropak, jostailuak, liburuak ... Bigarren eskukoak izango dira denak, erabiliak, baina egoera onean daudenak, berrerabiltzeko modukoak. Izan ere horixe da azoka honekin Udalak luzatu gura duen mezua, produktuak berrerabili egin daitezkeela, alegia.

Bailara osotik
Eskoriatzan egingo da azoka, baina postuak jarriko dituztenak ez dira herrikoak bakarrik izango. Izan ere, azokak indarra hartu du sortu zenetik hona, eta inguruko herrietakoak ere interesatu dira. Honela, Aretxabaleta eta Arrasateko postuak ere egongo dira domekako azoka horretan. Oraindik, baina, badago tokia gehiagorendako eta interesa duenak helbide honetara idatzi behar du: kultura@eskoriatza.net. Bigarren eskuko hirugarren azoka domekan egingo dute plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak