Demeter eta Persefone Homeroren olerkia da eta, Greziako jainkosen mitoen bidez, urtaroak nola igarotzen diren eta lurrarengan eta bertan bizi diren izakiengan nola eragiten duten azaltzen du sinbolikoki. Bertsoak, musika eta mugimenduak uztartzen ditu, omenaldia egiten dio Naturari eta, antolatzaileen hitzetan, "aukera ezin hobea eskaintzen du Waldorf pedagogiaren oinarriak ezagutzeko".
11 eta 12 urte bitarteko 21 ikaslek esku hartuko dute antzezlan horretan eta, Eskoriatzako saioaren ondotik, Agurainen eta Gasteizen egingo dituzte emanaldiak. Eskoriatzako emanaldia zapatuan izango da, 18:00etan, San Biator eraikinean.