Gipuzkoako Stop Desahucios taldeak 400 sinadura batu zituen zapatuan Eskoriatzan etxetatik kaleratzearen kontra. Gipuzkoan hilean bi familia gelditzen ei dira etxerik gabe eta horren inguruko kezka ere azaldu zuten herritarrek. Bailara osoan dute asmoa sinadurak batzeko. Bihar, egubakoitza, Bergaran izango dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.