Huheziko ikasleek lehen eskutik ezagutu dituzte Esther Ferrerren zalantza, ardura eta esperientziak

Goiatz Arana Begiristain 2012ko mai. 23a, 19:18

Artista donostiarrak atzo, martitzena, bisitatu zituen Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko ikasleak, Jakiundek antolatutako topaketen baitan. Bere bizibide zabalak eskaini dion esperientzia partekatu zuen eurekin.

Haurren ongizatean, hizkuntzan, literaturan, euskaran, kulturan, komunikazioaren kudeaketan eta kooperazioan interesatuta dauden ikasleak joan ziren Esther Ferrer entzutera eta bete egin zuten aretoa. Bi ordu pasa iraun zuen saioak eta bere ibilbidearekin lotutako galderak egin zizkioten gehienbat.

Ibilbide zabaleko artista polifazetikoa da Ferrer eta bere belaunaldiko artista esanguratsuenen artean kokatzen da.

Topaketa hauen bitartez Jakiundek lortu gura duena da "gazteen artean jakintzarekiko maitasuna eta zaletasuna sustatzea, norberaren argudioak argi aurkeztea eta besteen argudioak entzuteko eta ulertzeko gogoa piztea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak