Huhezik eta Universidad Federal de Fronteira Sul-ek hitzarmena sinatu dute

Maialen Regueiro 2012ko mai. 22a, 16:09

Hitzarmena Mundukide fundazioa eta Lanki ikertegiaren ekimenez sortu da gaur goizean, martitzena, sinatu dute Eskoriatzan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean.

Ekitaldi honetan Movimiento Sin Tierrako zuzendaritzako ordezkaritza izan da, baina baita Nekane Arratibel, Huheziko dekanoa, Antonio Inacio Andrioli, Universidad Federal de Fronteira Sul-eko errektore ordea eta Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektorea ere, besteak beste.

Hitzarmenaren helburu nagusia bi erakundeen artean kooperazio internazionaleko harremanak garatzea da, kolaborazio akademiko, zientifiko eta kulturalaren eskutik.

Brasilen unibertsitate nazional bat sortu dute, gizarteak egin duen eskaera baten ondorioz. Hori dela eta, beraientzat oso momentu garrantzitsua da eta, behin hasita, erakunde kooperatibo bat eraikitzeko asmoa daukate. Izan ere, Mondragon taldearen esperientzia ezagutzen dute eta bertatik ikastea da euren nahia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak