Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren akademiak, “Topaketak” izeneko ekimena prestatu du. Bertan, donostiar artista eta akademiako partaidea den Esther Ferrer eta Hueziko ikasleek solasaldi interesgarri bat mantenduko dute.
Elkarrizketan bertan, ikasleek beraien zalantzak, ardurak eta artistaren ahotsetan bizitzan zehar izan duen esperientziaren berri izateko aukera izango dute.
Jakiundek “Topaketa” hauen bitartez elkarrizketa irekia, dinamikoa eta oso barnekoa sustatzen du ikasleen garapen integrala laguntzeko eta beraien gaitasunak osorik osatzen laguntzeko.
Hizlaria, ibilbide zabaleko artista polifazetikoa da. Nahiz eta diziplina anitzak jorratu Performance Art-ean fokatuta dagoen donostiar artista honek, bere belaunaldiko artista esanguratsuen artean kokatzen da.
Topaketa beraz, bihar, maiatzaren 22an, eguardiko ordubietan izango da Eskoriatzan.