Urte borobila Arizmendi Eskoriatzako bi taldeendako

Leire Kortabarria 2012ko maiatzaren 20a

Arizmendi Eskoriatzako bi areto futbol taldeak, infantil eta kadete mailetakoak, Gipuzkoako txapeldun eta txapeldunordeak dira, zeuzkaten partiduak irabazi eta gero. Urte borobila egin dute.

Infantil mailako Arizmendi-Eskoriatza taldeak garaipena lortu zuen Gipuzkoako txapelketako finalean. Norgehiagoka oso estua izan zuten Erain eta Arizmendi-Eskoriatza taldeek Gaska (Donostia) kiroldegian jokatutako partidan. Azken emaitza 7-5 izan arren, bereak eta bi ikusi behar izan zituzten Irungo taldea mendean hartzeko. Ligan jokatutako bi partiduetan Erain taldeak garaipena lortu zuen eta horrek garrantzi handiagoa ematen dio finala irabazteari. Orain, Arizmendi-Eskoriatza taldeak Euskadiko Joko Eskolarretako Hiruko finalean parte hartuko du, bizkaitarren eta arabarren kontra.

Bestalde, Arizmendi Eskoriatzako kadeteek 3-3 berdindu zuten Anoetako Ikastolaren aurka. Penaltietan 4-2 etxekoek irabazi zutenez, Arizmendikoak Gipuzkoako txapeldunordeak dira. Atsedenaldira 1-3 emaitzarekin joan arren, bigarren zatian buelta eman zioten emaitzari etxekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak