Udalak mahai bat utziko dio parte-hartzaile bakoitzari, eta non jarri esango zaio. Santa Mariñe plazan izango da bigarren eskuko azoka hilaren 20an, 11:00etatik 14:00etara bitartean.
Mundumiran Eskoriatzan egingo diren ekintzen artean, hilaren 20rako bigarren eskuko materialen azoka antolatu dute.
Ekintza horretan edozein herritarrek parte hartu ahal izango du, baina bigarren eskuko materiala salgai jarri nahi dutenek mahai bat hartzeko izena eman beharko dute egubakoitza baino lehen. Izena kultura etxean eman beharko dute, eta, horretarako, bi bide daude; 943 71 46 88 telefonora deituta edo aintzane@eskoriatza.net helbidera idatzita.
Udalak mahai bat utziko dio parte-hartzaile bakoitzari, eta non jarri esango zaio. Santa Mariñe plazan izango da bigarren eskuko azoka hilaren 20an, 11:00etatik 14:00etara bitartean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.