Ainhoa Villariasek emango du gaur, martitzena, kultura etxean egingo den edergintza tailerra. 18 lagunek ikasiko dute, beraz, larruazalaren oinarrizko zainketa nolakoa izan behar den. Villariasek erakutsiko die hidratatzaileen erabilera nolakoa izan behar den aurpegian, eskuetan edo gorputzean, eguzkitako kremak duen garrantzia, edota nork bere burua nola makillatu ere erakutsiko du. Bi saio izango dira: bata, 16:00ean, eta bestea, 18:00ean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.