Eskoriatzak galdu egin du finala

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko maiatzaren 6a

Eskoriatzako neskek 44-54 galdu dute Lauko Finala Cafes Aitona taldearen aurka Orion. Eskoriatzarrek jarraian jokatu duten seigarren Lauko Finala izan da, eta hala ere ezin izan dute garaipena etxera ekarri. Atsedenaldian 28-30 aurretik ziren donostiarrak. Inma Murilloren neskak markagailuan aurretik izan dira momentu batean baina ezin izan diote aldeari eutsi. Datu aipagarria: Cafes Aitona taldeak 42 jaurtiketa libre bota ditu eta Eskoriatzak 12. Gainera, Juani Murillo delegatua egotzi egin dute eta entrenatzaileari teknikoa adierazi diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak