Eskoriatzako neskak finalera

Goiatz Arana Begiristain 2012ko maiatzaren 5a

Zarautzi 55-63 irabazi ondoren, finalerako sailkatu da saskibaloi talde eskoriatzarra. Beste urte batzuetan baino zailtasun handiagoekin lortu du aurten fase erabakigarrirako txartela, baina azken neurketa irabaztea besterik ez zaio falta txapeldunen artean txapeldun izateko. Cafes Aitonaren kontra jokatuko du finala bihar, domeka, 11:00etan. Gaur bezala, bihar ere, Oriorako bidea hartuko du jarraitzaile debagoiendarrez betetako autobusak.

Gaurko proba gaindituta, gustura zegoen Inma Murillo entrenatzailea, "primeran" jokatu dutela esanez: "Ligan Zarautzen kontra jokatutako bi partiduak galdu egin ditugu, baina gaur oso ondo aritu dugu".

Bihar, domeka, jokatuko duten finalean zer gertatuko den ikustea geratzen da orain. Cafes Aitonaren kontra neurtuko dituzte indarrak eta baikor dago Murillo: "Talde gogorra da, baina Ligan mendean hartzea lortu dugu eta ea berdin egiten dugun bihar ere; gaur moduan jokatzea ezinbestekoa izango da, hori bai".

Lauko Finaleko txapela janztea zer den badakite Eskoriatzako neskek, baina gustura errepikatuko dute esperientzia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak