Aitzorrotz kultur elkartearen egunerako herri bazkariko txartelak salgai daude

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko maiatzaren 5a

Aitzorrotz kultur elkartearen eguna ospatuko da datorren zapatuan, hilak 12, eta eguerdian egingo den herri bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko. Txartelak 15 euroan eros daitezke Inkernu, Aldatz eta Goxo txikin eta horiek erosteko azken eguna eguaztena izango da, hilak 9. Guztira 110 txartel jarri dituzte salgai.

Hauxe izango da aurtengo menua: pasta entsalada, oilaskoa saltsan eta postrea. Kafea eta edaria ere prezioan barne daude. Bazkaria herriko plazan izango da.


Txartelak, beraz, salgai daude dagoeneko eta Aitzorrotz kultur elkarteko Iñaki Kortazarrek esan digu herritarrak hasi direla bazkarirako txartel horiek erosten eta badagoela mugimendua. Antolatzaileek esan digute jendeak "ahalik eta lasterren" erosteko txartelak, "animatzeko eta txartelak erosteko" aurtengo Aitzorrotz kultur elkartearen eguna ere ekitaldiz beteta datorrelako.


Tartean, bazkaldu aurretik eta ostean bertsolariak izango dira jai giroarekin jarraitzeko eta arratsaldean kontzertuak ere izango dira Inkernu tabernaren kanpoko aldean eguna ospatzen jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak