Eskoriatzak Lauko Finala jokatuko du asteburuan

Xabier Urtzelai 2012ko maiatzaren 3a

Beste urte batzuetan bano zailtasun handiagoekin, baina aurten ere Eskoriatzako neskek lortu dute helburua: Lauko Finala jokatzea. Inma Murillorekin neskek liga erregularrean Bera Beraren kontrako partiduan lortu zuten fase erabakigarrirako txartela (54-51), eta horrek esan nahi du kategoriako lau talde onenen artean amaitu dutela denboraldia, Zarautz –Murkil Zast– Atletico de San Sebastian eta Cafes Aitonarekin batera. Hain zuzen ere hiru talde horiekin egingo du topo, asteburuan, Orion jokatuko duten Lauko Finalean.

Ligan talde horien kontra jokatu dutenean Eskoriatzakoek denetariko emaitzak batu dituzte, eta ez dago jakiterik Lauko Finalerako erreferentzia moduan balio duten ala ez. Atleticoren kontra etxetik kanpo galdu egin zuten (49-32), eta etxean irabazi (48-38). Cafes Aitona ondo menderatu zuten ligan, etxean (52-38) eta kanpoan (53-54), eta Zarautz, berriz, gehiago izan da bi partiduetan. Hain zuzen, talde horren kontra jokatuko dute bihar lehenengo kanporaketa (16:00), eta 18:00etan jokatuko dute Atleticok eta Cafes Aitonak. Finala, ostera, domekan izango da (11:00).

Klubak autobusa jarri du zapatuan partidura joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak