'Euskararen espektakulue', Oihan Vega eta Kepa Errastirekin

Mirian Biteri 2012ko apirilaren 27a

Antzerki emanaldia dago gaur,  egubakoitza, 22:30ean, unibertsitatean: 'Euskararen espektakulue. Zergatik praktikatzen dugu sexua erderaz?'.

Umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren gaineko hausnarketa egitera gonbidatuko ditu ikusleak Oihan Vega bergararrak eta Aretxabaletako beste hainbat artistek; tartean, Kepa Errasti dago.

Bakarrizketa, film labur eta pasarte dibertigarriak eskainiko dituzte, musikaz, kantuez eta zineaz lagunduta. Euskararen Espektakulue ikuskizunak ez du inor axolagabe utziko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak