Jolas tradizionalen jaialdia Santa Mariñe plazan

Mirian Biteri 2012ko apirilaren 26a

'Kataia eten barik' egitarauaren harira, jolas tradizionalen jaialdia egingo dute bihar, egubakoitza, bigarrenez, Santa Mariñe plazan.

Sei joko izango dituzte sei urtetik gorako neska-mutikoek: kanikak, txapak, koadroa, tirabike, eta arrautza eta koilararen eta sagarren jokoak.

Parte hartzen duten umeek txartela jasoko dute, eta zirkuitu guztietatik pasa ostean, poltsa batean sartuko dute hori. Zehaztasun handiko tirabikea zozketatuko dute amaitzen dutenen artean.

Udaletik jakinarazi dute 18:00etatik 20:00etara izango dela jaialdia, eta eguraldi txarra eginez gero, bertan behera geratuko dela ekintza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak